Ezagut itzazu II. Eleberri Historikoaren Jardunaldiak
Portugaleteko Eleberri Historikoaren Jardunaldiak badira Udalarekiko lankidetzan, Portugalete Uri Urena Eleberri Historikoaren Elkartearen bultzadaren emaitza. Izan ere, helburu behinena izan da genero horretatik onena gure herrira ekartzea. Nahi dugu, halaber, gure jardunaldiak kultur-ekitaldien egitarauaren barruan erreferente bilaka daitezen.
Hori dela eta, gonbit egiten dizugu hitzordu hau deskubritzeko, mendeak joan mendeak etorri, gure historiaren lekuko izan diren hala Zubi Esekiaren ikusmira paregabean nola historiagunean. Beraz, gozatu idazle bikainen liburuez eta sinaketez.
Zatoz Portugaletera azaroaren 21, 22 eta 23an. Bertan, historiak eta literaturak bat egingo dute.